proiektua
Fundación Laboral de la Construcción Euskadi-ren ekimena da, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen lankidetzarekin
(57161 Ebazpena (246. EHAA, 2023-12-28koa)
Fundación Laboral de la Construcción Euskadi-ren ekimena da, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen lankidetzarekin
(57161 Ebazpena (246. EHAA, 2023-12-28koa)


Arlo horretan Fundazioaren jardueraren aurrekarietan antzemandako sektorearen behar espezifikoei erantzuteko helburuarekin sortu zen.
Enpresei laguntzen die berdintasunaren arloko araudia behar bezala bete dezaten; hots, neurri zuzentzaileak bereiz aplikatzeaz gain, arlo hori laneko segurtasunarekin eta osasunarekin lotu behar da eta erakundeetan gertatzen diren generoagatiko desberdinkeriak eta diskriminazioak laneko arrisku-faktoreak direla ulertu.
Berdintasunari buruzko araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa elkarrekin lotzea “palanka” gisa agertu zaigu laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemak berrikusteko eta eraikuntzako langileenganako prebentzio-ekintza hobetzeko.
Asmo handiko helburu hori gauzatzeko, generandoprevención.com web-tresna diseinatu eta abiarazi da, baita gai horiekin lotutako eginkizunak dituzten erakundeen profilen artean hedatzeko jarduera espezifiko bat ere:
Proiektuaren testuingurua eta aurrekariak
Sektorean lan egiten duten pertsonen % 11 baino ez dira emakumeak; gainera, arlo administratibo edo teknikoetan lan egiten dute, eta obrako lanetan ia ez dago emakumerik.
Gaur egun, sektorearen jarduerak joera gorakorra du, eta belaunaldien arteko erreleborik ez dagoenez eta gazteek sektorean interesik erakusten ez dutenez, arazo larria sortu da gaur egun. Horrenbestez, enpresen artean sektorean emakumeak sartzea kontuan izaten hasi da, arazoa konpontzeko modu bat bezala.
Bestalde, berdintasun-arloko araudia enpresen antolamendu-kulturan txertatzen hasia da, genero-desberdinkeriak zuzentzeko gizarte-mugimendu global batekin batera datorrelako.
Prozesu hori eraikuntzan bizkortzeko sortu zen Berdinduz, eta maskulinizatutako sektore batek erakuts dezan eraldaketa posible dela.
Berdinduz proiektuarekin lotuta, Fundazioaren barruan –baliabide propioekin diruztatuta–, emakumeen eta gizonen berdintasunaz jabearazi eta hori sustatzeko prestakuntza-ekintza espezifiko bat garatu da, eraikuntzaren sektorean gauzatzeko:
Lan-ingurune ez-diskriminatzaileak eraikuntzaren sektorean: emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna
Prestakuntza hori neurri zuzentzailea da berdintasunaren arloan, eta enpresa guztien eskura dago.


