Euskadiko eraikuntzaren sektoreko lan-arriskuen prebentzioan genero-ikuspegia txertatuz.

Langileen hurrengo babes-mailarantz aurrera eginez.

Euskadiko eraikuntzaren sektoreko lan-arriskuen prebentzioan genero-ikuspegia txertatuz.

Langileen hurrengo babes-mailarantz aurrera eginez.

Enpresa guztiek bete beharrekoak

Genero-desberdinkeriak gizarteari ez ezik, lan-esparruari ere eragiten dio.

Hala, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren arloko araudiak enpresa guztiak behartzen ditu neurri zuzentzaileak ezartzera, diskriminaziorik gabeko lan-inguruneak lor ditzaten.

Enpresetako genero-desberdinkeria eta generoagatiko diskriminazioa  laneko arrisku-faktoretzat jo direnez, neurri horietako gehienen helburua ere bada emakumeen laneko arriskuak murriztea. Hortaz, edozein gai txertatzen denean bezala, ez da nahikoa neurri bakanak diseinatzea, eta laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketa genero-ikuspegitik berrikusi beharko da.

Genero-berdintasuna, aukera ederra

Eraikuntzaren sektorea sinetsita dago, egun, sektorean emakumeak laneratu behar direla, erantzukizun sozialeko kontua delako, kontuan hartuta emakumeak direla herritarren % 50, eta sektorearen iraunkortasunaren berme, gaur egun, oso pertsona gutxik erakusten duelako interesa eraikuntzan eta joera demografikoa ez delako  sektorearen aldekoa.

Sektore maskulinizatu horren lan-arloan, laneko arriskuen prebentzioan oinarrituta, genero-ikuspegia pixkanaka txertatzen bada,  ikuspegi horrek araudia benetan betetzen lagunduko du, eta enpresen funtsezko xede diren pertsonekiko helburua bermatu. Horrez gain, emakumeak obran laneratzeko bidean beharrezko laguntzaile bihurtuko da ikuspegi hori; hau da, eraikuntzan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua lortzeko bidean.

OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen lankidetzarekin (57161 Ebazpena (246. EHAA,  2023-12-28ko  baimena kudeatzea), Fundación Laboral de la Construcción generandoprevencion.com  web-tresna sortu du, Euskadiko eraikuntzaren sektoreari gai hori ulertzen laguntzeko eta, aldi berean, haren eskura jartzeko, toki bakar batean, erreferentziako araudia eta bestelako baliabide lagungarriak.

Zure profilera egokitutako edukiak

Egoki egituratuta dago tresna,  eta eduki egokituak ditu, beren eginkizunetan eraikuntza-arloarekin zerikusia duten erabiltzaileen profiletara ahalik eta gehien egokitzen den laguntza eskaintzeko asmoz.

Edukia arretaz irakurtzen baduzu:

  • berdintasunaren arloan duzun ezagutza hobetuko duzu, pertsonen osasunari eragiten dioten alderdiak kudeatzen dituen profesional gisa.
  • laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia, genero-ikuspegitik, hobeto betetzen lagunduko duzu.
  • berdintasunaren eta laneko arriskuen prebentzioaren arteko lotura ulertuko duzu.
  • araudia identifikatu, aztertu eta aplikatzea erraztuko dizuten tresnak ezagutuko dituzu.
  • eta obran bertan ezartzeko estrategiaz gogoeta egingo duzu.

Hori guztia, eraikuntzaren sektoreko langileen lan-osasuna babesteko maila hobetzeko helburuarekin.